XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZTERKETAKO GALDERAK

Aurkezten diren lau moduluetatik, askatasunez aukeratutako bi erantzun

A MODULUA

1. 25ampdeg;C-tako baldintza standardetan ur likidoaren formazio-erreakzioaren entalpia-aldaketa -68,3 Kcal/mol da, eta Gibbs-en energia askearen aldaketa -236,25 KJ/mol. Formazio-erreakzioa idatzi eta tenperatura berean entropia-aldaketa determinatu, prozesuaren espontaneitatea eztabaidatuz.

2. Hidrokarburo gaseoso batek, pisutan, %82,7 karbono du. Gasaren dentsitatea, 25ampdeg;C-tan eta 755 mm Hg-tan, 2,36 g/l da. Adierazi, arrazonatuz, hidrokarburo hori alkano bat den ala hidrokarburo ez-saturatu bat den, eta ondoren beronen isomeroak idatzi eta izendatu.

DATUAK: Masa atomikoak (mau): .

B MODULUA

1. Demagun bi elementu, batak du, eta bestean, energia handien duen elektroiaren konfigurazioa da. Elementuok Klasifikazio Periodikoan dituzten tokiak eta balentzia probableenak adierazi, eta halaber zeinek duen ionizazio-potentzial handiena eta zeinek erradio atomiko handiena.

2. Gauza jakina denez, zilar ioiak kloruro ioiekin prezipitatu egiten du, zilar kloruroaren forman , eta halaber kromato ioiekin, zilar kromatoaren forman.

Baldin kloruro eta kromato ioiak dituen ur-disoluzio bati, ioi bien kontzentrazioa berdina eta 0,02 M delarik, zilar nitratozko disoluzio bat mantsoki gehitzen bazaio, arrazonatu eta kalkulatu bi anioietatik zeinek prezipitatuko duen lehendabizi, eta zein izango den honen kontzentrazioa bigarren anioia prezipitatzen hasten denean.